Kanarietan ere, geldiezin
Maria Zorroza gernikarrak beste garaipen garrantzitsu bat eskuratu du La Palmako Transvulcania maratoian. Lehia estua izan du Montse Martinez bigarrenagazKorrikalari nekaezina da Maria Zorroza gernikarra, eta azken urteotan goi-goian ari da, probaz pro...
Maria Zorroza gernikarrak beste garaipen garrantzitsu bat eskuratu du La Palmako Transvulcania maratoian. Lehia estua izan du Montse Martinez bigarrenagaz
Korrikalari nekaezina da Maria Zorroza gernikarra, eta azken urteotan goi-goian ari da, probaz proba eta txapelketaz txapelketa lehiak irabazten zein podium garrantzitsuetan sartzen. Bere azken balentria Kanariar Uharteetan lortu du; 45 kilometroko Transvulcania maratoi ezaguna irabazi zuen zapatuan.4 ordu, 51 minutu eta 22 segundotan burutu zuen La Palmako proba; lasterketan osoan lehia estua eduki zuen Montse Martinezegaz, eta azkenean, bi minutuko aldea atera zion arrolapetarrak. Paloma Lobera sailkatu zen hirugarren, 5 ordu, 15 minutu eta 34 segundoko denboragaz.
Cabo Berdeko Danilson Pereira helmugaratu zen lehenengo, 4 ordu, 5 minutu eta 33 segundoko markagaz. 34 segundora ailegatu zen Wilson Cardoso, eta Juan Esteban de las Peñas sartu zen hirugarren (4.06.23).
Refugio de El Pilarren hasi eta Puerto de Tazacorten amaitu zuten mendi lasterketa, eta, besteak beste, Rogue de los Muchachos irlako puntu garaienetatik igaro ziren.
Aurten hamargarrenez lehiatu dute kanariar proba ezaguna. Ultramaratoia, maratoia, maratoi erdia eta kilometro bertikala lehiatzen dituzte.