Euripean egin dute Foruko martxa
Domekarako lainoak eta euria iragarrita zeuden arren, horiek ez ziren Foruko X. Martxa bertan behera uzteko arrazoiak izan. 40 lagun inguru bildu ziren, pasa den urteetan baino ibilbide luzeagoko martxa egiteko. Hain zuen, 8,89 kilometro egin zituzten....

Domekarako lainoak eta euria iragarrita zeuden arren, horiek ez ziren Foruko X. Martxa bertan behera uzteko arrazoiak izan. 40 lagun inguru bildu ziren, pasa den urteetan baino ibilbide luzeagoko martxa egiteko. Hain zuen, 8,89 kilometro egin zituzten. 10:30ean udaletxe aurretik irten eta paduretatik Kortezubirako bidea hartu zuten. Ondoren, Barrutialdetik bueltatu ziren. Adin guztietako pertsonak bildu ziren, giro ederraz gozatuz ibilbide lasaia egiten zuten bitartean.