Erdi Aroko azoka, askoren aterpe
Hamaseigarren urtez hartu du Erdi Aroko Azoka Gernikak. Barikuan zabaldu zuten, eta domekara bitartean, hainbat produktu ikusi eta erosi ahal izan dituzte herritarrek. Gainera, Erdi Aroko errezetak dastatzeko eta adin guztietarako ekintza eta ikuskizun...

Hamaseigarren urtez hartu du Erdi Aroko Azoka Gernikak. Barikuan zabaldu zuten, eta domekara bitartean, hainbat produktu ikusi eta erosi ahal izan dituzte herritarrek. Gainera, Erdi Aroko errezetak dastatzeko eta adin guztietarako ekintza eta ikuskizunez gozatzeko aukera ere egon da beste urte batez. Aurrekoetan baino saltoki gutxiago ikusi ahal izan dira Merkatu Plazan; hala ere, jendearen arreta bereganatu du, eta eguraldi txarrari ihes eginez, askoren aterpe bilakatu da asteburuan.