Trainerilla jardunaldiak bertan behera geratu dira, itsaso zakarragatik
Itsasoaren egoera txarra dela eta, asteburuan Lekeition lehiatu behar ziren trainerilla estropadak bertan behera geratu ziren. Zapatuko lehenengo tandako parte hartzaileak atera ziren estropada eremura, baina Bermeoko eta Isuntzako gazteen trainerillak...
Zierbenako trainerilla eta salbamenduko ontzien laguntzagaz onik atera ziren arraunlari guztiak. Jardunaldiak ez direla jokatuko esan dute Bizkaiko Arraun Federaziokoek.