Musikaren arimaren bila

Xoxoa diskoetxe historikoaren soinu mahaiak hamarkada bi baino gehiago zeramatzan hautsa jaten. Abandonatutako zahar jakintsua. Laboa, Ruper, Itoiz, Oskorri...ren arima zirkuito elektroniko horien artean ibili zen... 1980tik 1987era. Xabi Navarro Jota-...

Xoxoa diskoetxe historikoaren soinu mahaiak hamarkada bi baino gehiago zeramatzan hautsa jaten. Abandonatutako zahar jakintsua. Laboa, Ruper, Itoiz, Oskorri…ren arima zirkuito elektroniko horien artean ibili zen… 1980tik 1987era. Xabi Navarro Jota-k ez zuen birritan pentsatu. Mahaia adopzioan hartu zuen, Musikortara ekarri eta, ordu kontaezinez, konpondu zuen. Arima hori berpiztu egin da orain, Musikorta estudioan dago, eta odol berriz elikatzen da: berriki grabatu dute bertan Azalera Lea-Artibaiko talde gazteak eta Lau Hare Ale bilbotarrek.

Maketa, disko, spot… arimadunak grabatzeko konfidantzazko lekua daukazu Musikortan. Baina, horrez gain, era guztietako tresneria elektronikoa biziberritzeko tailerra ere hemen dago. Hildako tresna analogikoak berpizten gozatu egiten dugu. Izan ere, «ez dira katxarroak, arima daukate».

Era berean, zure elkartean, tabernan, taldean… soinu ekipamendu egokiaren bila bazabiltza, Musikortak aholkua eskaini ahal dizu. Adar jotzeak ekidin, eta kalitate egokiko erosketa prezio justuan bideratuko dizugu.