Mugertza II.a, Urrezko Aizkora finalean sartzeko ahaleginean
21. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa-Eusko Label Sariaren lehenengo finalerdian bigarren sailkatu ostean, finalean sartzeko beste aukera bat edukiko du Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak. Finalerako hirugarren eta azken txartela lortzeko auker...
Txapelketari dagokionez, Iker Vicente eta Mikel Larrañaga dira finalerako lehen bi txartelak lortu dituzten aizkolariak. Vicentek eta Larrañagak zapatuan Berrizen eta Leitzan jokatu ziren finalerdierdietan zuzenean sailkatu dira ekainaren 3an Azpeitian jokatuko den finalerako.
Mugertza, hain zuzen ere, Vicenterekin aritu zen buruz buru finalean sartzeko ahaleginetan, baina aizkolari nafarrak azkarrago amaitu zituen lanak. Aizkolari nafarrak 9 minutu eta 39 segundo behar izan zituen zutikako 45 ontzako enborra, etzan- dako kanaerdiko enborra eta abiadura probako 60 ontzako bi enborrak mozteko. Mugertza II.ak, aldiz, 10 minutu eta 35 segundotan amaitu zituen lanak, Vicentek baino 56 segundo beranduago.
Buruz burukoa jokatu aurretik, bestalde, beste lan batzuk egin behar izan zituzten finalerdia jokatu zuten Joseba Otaegiren eta Eneko Otañoren aurka. Lehenengo fasean 45 ontzako bi enbor eta 60 ontzako bat moztu behar izan zituzten. Mugertzak 5 minutu eta 13 segundo behar izan zituen horretarako. Bigarren fasean, 6 minutu eta 16 segundo behar izan zituen 45 ontzako enbor bat eta 60 ontzako bi enbor mozteko.