Caja Rural erraz nagusitu da Natxituko lasterketan
26. San Isidro Sarian lehen lau sailkatuak Caja Rural talde nafarrekoak izan dira. Petr Rikunov errusiarrak irabazi zuen lasterketa, domekan. 3 ordu, 8 minutu eta 6 segundotan amaitu zuen Euskaldun Torneoko lasterketa.11 segundora sailkatu zen Andoni L...
11 segundora sailkatu zen Andoni Lopez de Abetxuko arabarra, eta Leongo Pablo Benitok osatu zuen podiuma (irabazlearengandik 31 segundora helmugaratu zen).
Lasterketa bikaina eginda, Caja Ruralentzat izan zen taldekako saria; Aiarabike Trek Electroala eta Eiser-Hirumet sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren.
Mendiko zein tarteko helmugako sariak ere talde nafarrak eskuratu zituen.
Mendiko sailkapenean, Benitok eskuratu zituen puntu gehien (9 puntu), Lopez de Abetxuko sailkatu zen bigarren (3 puntu), eta Lizarte taldeko Roger Adria hirugarren (3 puntu).
Tarteko helmugan ere Benito nagusitu zen (6 puntu); Rikunov lasterketa irabazlea sailkatu zen bigarren (2 puntu), eta Adria hirugarren (2 puntu).
Euskaldun Torneoa
Elite eta 23 urtez azpiko Euskaldun Torneoko seigarren proba izan da Natxitukoa, eta txirrindulariek 119 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute.
Aipatu torneoan beste hamar proba geratzen zaizkie, eta hurrengoa Ataunen lehiatuko du- te, ekainaren 10ean. Irailaren 15ean Altsasun lehiatuko dute Euskaldun Torneoaren azkenengo lasterketa.