Amandarri, bigarrena Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupekoan
Lea-Artibai eta Busturialdeko kirolariak aurrean ibili dira Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko I. Duatloian eta Iruñeko Half IV. Triatloian. Mireia Arrillaga 4.a izan da IruñeanAsteburuan lehiatu diren triatloi probetan parte hartu dute Lea-Art...
Lea-Artibai eta Busturialdeko kirolariak aurrean ibili dira Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko I. Duatloian eta Iruñeko Half IV. Triatloian. Mireia Arrillaga 4.a izan da Iruñean
Asteburuan lehiatu diren triatloi probetan parte hartu dute Lea-Artibaiko eta Busturialdeko kirolariek, oraingoan ere emaitza bikainekin. Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko I. Duatloian bigarren postua eskuratuta, podiumera igo ziren Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldekoak.Triatlon Santander taldekoek irabazi zuten Zornotzako proba, eta minutu biko aldeagaz gelditu ziren bigarren Amandarrikoak; 01.05.33 denbora egin zuten. Lekeitioko Garraitz Triatloi Taldeko bi taldek ere parte hartu zuten: Garraitz A (kadeteak eta juniorra) 8. geratu zen (01.11.51) eta Garraitz B (maila ezberdinak) 19. (01.25.16).
Iruñeko Half IV. Triatloiaren aurrean ere ibili dira bertokoak. Proban parte hartu zuten 1.000 kirolarien artean 7.a izan zen Amandarriko Haritz Garate Txurruka lekeitiarra (04.04.14) eta 8. gelditu zen Mikel Elgezabal Fernandez gernikarra (04.05.18). Elite mailako emakumezkoen artean laugarren egitea lortu zuen Garraitz Triatloi Taldeko Mireia Arrillaga Murelagak (04.36.58).
Maila handia erakutsi zuten bai eta ere Zorion Kareaga Laka (04.08.22) Markina-Xemeingo Alarabi Triatloi Taldeko kirolariak 13. postua bereganatuz eta Gotzon Gondra Etxebarria gernikarrak, 18.a eskuratuta. 20. eta 28. postuak lortu zituzten Ondarroako Koaxi taldeko Nagore Elu Arantzamendik (05.21.35) eta Arantza Burgoa Agirregomezkortak (05.28.04). Burgoa lehenengoa izan zen bere kategorian.