Euskal Herriko Literatur Solasaldien I. Topaketa ospatu zuten zapatuan Zapran gagoz Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan. Guztira 180 lagun inguru batu ziren Ikusgarri aretoan. Ainhoa Elordi eskola publikoko komunitateko kideak eman zien ongietorr...

Euskal Herriko Literatur Solasaldien I. Topaketa ospatu zuten zapatuan Zapran gagoz Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan. Guztira 180 lagun inguru batu ziren Ikusgarri aretoan. Ainhoa Elordi eskola publikoko komunitateko kideak eman zien ongietorria aretoan bildutakoei, berak egindako poema bat irakurriz. Ostean, Iñigo Aranbarri idazleak hartu zuen hitza, solasaldiekin hasi aurretik. Ikusgarri aretoan ez ezik, eskolan ere egin zituzten saioak. Herriko dantzariek Sardinerak dantzatu zuten han.