Urtero legez, Eskolarteko Antzerki Astea ari dira egiten Gernika-Lumoko zentroetako ikasleak.
Gaurtik hasita egunera bitarte egunero izango da saioren bat edo beste. Lizeo Antzokian bilduko dira antzezle zein ikusleak; ikuskizunak 11:00etan eta 15:00etan izango dira, egunaren arabera.
Allende Salazarreko LH 5. eta 6. mailako ikasleak Institutuko DBHko lehen mailako ikasleekin batera emango die hasiera antzerki asteari gaur. Bihar, berriz, Mertzede Ikastetxekoak arituko dira antzezten, eta eguaztenean bi saio egingo dira; goizean San Fidel Ikastolako LH 6.mailako ikasleek antzeztuko dute, eta eguerdian berriz, Barrutia Ikastetxeko LH 5. eta 6. mailakoek. Azkenak Seber Altubeko ikasleak izango dira ostegunean.
Ikasleei zuzendutako antzerkiak goizez antzeztuko dituzte, eta
arratsaldez, guraso eta familiartekoei eskainitako saioak burutuko dituzte iluntze partera.
Umeak “gizarteratzeko bidea jorratzea”, eta “euskararen erabilpena areagotzea eta ahozkotasuna lantzea” helburu hartuta, udalerriko sei zentroetako
160 bat antzezle taularatuko dira, beste 1.600 bat ikasleri landutakoa erakusteko.
EGITARAUA:
- Maiatzak 14. 15:00etan, Allende Salazar Ikastetxeko LH 6. mailako ikasleek Institutuko DBHko lehenengo mailakoekin batera “Nahaste borraste” lana antzeztuko dute.
- Maiatzak 15. 11:00etan, Mertzede ikastetxeko DBHko 2. mailako ikasleek “Aske askatzen” lana antzeztuko dute.
- Maiatzak 16. 11:00etan, San Fidel ikastolako LH 6. mailako ikasleek “Gernikako bonbardaketa” pastorala antzeztuko dute. 15:00etan, Barrutia ikastetxeko LH 5 eta 6. mailako ikasleek “Ali Baba eta berrogei lapurrak” lana antzeztuko dute.
- Maiatzak 17. 15:00etan, Seber Altube Ikastolako LH 6. mailako ikasleek “Goazen dmode” lana antzeztuko dute.