Zapran Gagoz Herri Martxa egingo dute domekan, Lekeition
Parte hartzaileak 10:00etan aterako dira, Independentzia plazatik. 8 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Hornidura gune bat ere egongo da. 12:00etatik 14:30era, txosna egongo da, plazanEkainaren 3a gero eta gertuago dagoela eta, Zapran Gagoz lantaldea...
Parte hartzaileak 10:00etan aterako dira, Independentzia plazatik. 8 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Hornidura gune bat ere egongo da. 12:00etatik 14:30era, txosna egongo da, plazan
Ekainaren 3a gero eta gertuago dagoela eta, Zapran Gagoz lantaldea azken ekintzak iragartzen ari da. Hala, domekan, Zapran Gagoz Herri Martxa egingo dute. Parte hartzaileak 10:00etan aterako dira, Independentzia plazatik. Herria inguratuz eta naturagaz gozatuz, domekakoa familiei zuzendutako ekintza dela esan dute; ibilbidea «erosoa eta atsegina» izango dela diote. Guztira 8 kilometroko ibilbidea prestatu dute.Plazatik abiatuta, ondoko ibilbidea jarraituko dute: Santa Katalina, Eluntzeta, Larrotegi, Arropain, Lumentza eta plazara buelta. «Gurpildun aulkiak edota ume kotxeak dituztenek beste ibilbide bat egingo dute zenbait zatitan, baina, gero, besteekin batuko dira». Lasai joanda, ibilbidea bi ordu edo bi ordu eta erditan egitekoa dela esan dute.
Hornidura puntua
Herritarrek saihesbideko aparkalekuan fruta hartu eta ura eramateko ontziak betetzeko aukera edukiko dute. «Ahalik-eta hondakin gutxien sortzeko, ura 5 litroko ontzietatik banatuko da». Antolatzaileek erabilera bakarreko ontziak saihesteko eskaera egiten die herritarrei. «Ibilbidean inolako hondakinik ez uzteko deia ere egiten dugu».
Ibilbidea egin eta gero, plazan txosna egongo dela esan dute, 12:00etatik 14:30era. Horretan Mendexa Abentura Parkerako bi pertsonentzako hiru zirkuitu egiteko txartelak zozkatuko dituzte euro baten truke erosi ahalko diren txartelen bidez.