Trainerila ligako 5. eta 6. estropadak lehiatuko dituzte Lekeition
Bizkaiko Trainerila ligaren 5. eta 6. estropadak jokatuko dituzte Lekeition, asteburuan.Bihar 16:00etan hasiko da lehia Isuntzako badian. Domekako estropada, berriz, 11:00etatik aurrera lehiatuko dute.Lea-Artibaiko arraun taldeei dagokionez, Isuntzatik...
Bihar 16:00etan hasiko da lehia Isuntzako badian. Domekako estropada, berriz, 11:00etatik aurrera lehiatuko dute.
Lea-Artibaiko arraun taldeei dagokionez, Isuntzatik nesken senior mailako bi ontzi eta mutilen senior eta gazte mailetako ontzi bana uretaratuko dira. Ondarrutarrak senior mailan ariko dira, eta nesken trainerilla bat, eta mutilen bi izango dira Lekeition.
Busturialdeko taldeen artean, Elantxobetik senior mailako mutilek lehiatuko dute estropada. Bermeotarrek mutilen gazte eta senior kategorietan bina ontzi izango dituzte. Mundakako arraun taldeak senior mailan parte hartuko du; nesken taldea eta mutilen bi talde egongo dira.
Hurrengo asteburuan Ondarroan jokatuko dute Bizkaiko Txapelketa.