Sollubeko gudariak omenduko dituzte etzi, Mañun
Beste urte batez, Sollubeko gudariak omentzeko ekitaldia egingo dute Mañun. Sollube 1937 elkarteak antolatu du omenaldia, Solluben hil ziren gudariak eta faxismoaren aurka bizitza eman zuten erresistenteak gogoratu eta omentzeko.Horretarako, domekan e...
Horretarako, domekan elkartuko dira. 09:00etan jarri du elkarteak ordua Taraskan. Handik aterako dira parte hartzaileak, mendi martxa egin eta Solluberaino iristeko. Bidean, batailak gertatu ziren lekuetan geldituko dira, bertan borrokatutakoak oroitzeko.
Azoka eta ekitaldia
11:00etan hasita, aldiz, II. Azoka Memorialista egingo dute auzoan bertan, eta, 13:00etan, ekitaldi nagusiari hasiera emango diote elkarteko kideek.
Faxismoaren aurka borrokatu zuten gudariak gogoratzeko hitzaldi bat emango dute, eta horrez gain, gaur egun Europan «faxismo eta indar ultraeskuindarrekin ikusten den egoera» salatuko dute, «borroka ez dela bukatu» agerian utziz.
Hitzaldiaren ostean, txistulariek eta dantzariek saioa eskainiko dute gudarien omenez.