Poltsa organikoak jasotzeko makinak ipintzen hasiko dira gaur

Lea-Artibai Amankomunazgoak esan duenez, maiatza amaitu orduko poltsa organikoak eskuratzeko makinak ipinita egongo dira Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen.Zehatz esateko, Ondarroan gaur ipiniko dute makina, eta hilaren 25ean Markina-Xemeinen et...

Lea-Artibai Amankomunazgoak esan duenez, maiatza amaitu orduko poltsa organikoak eskuratzeko makinak ipinita egongo dira Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen.

Zehatz esateko, Ondarroan gaur ipiniko dute makina, eta hilaren 25ean Markina-Xemeinen eta Lekeition. Momentuz, makinak hiru herritan ipiniko badituzte ere, txartela duten edozein herritako bizilagunek eskuratu ahalko dituzte poltsak makinetan.

Ondarroan Alameda ondoan dagoen zerbitzu orokorreko sarreran ipiniko dute makina, Markina-Xemeinen Artibai kaleko 4. zenbakian (Hemen Be Bai merkatarien elkartearen bulegoan), eta Lekeition, Merkatu Plazan.

Txartel bakoitzagaz bi hiletik behin 40 poltsako sorta bat jaso ahalko da. Gainerako herrietako bizilagunek ere makina horiek erabaltzeko aukera eduki arren, euren herrietako udaletxean ere eskuratu ahalko dituzte poltsak.

Bigarren itzulia egiten

Bestalde, Lurretik Lurrera kanpainaren baitan, Amankomunazgoa organikoa jasotzeko materiala banatzeko bigarren itzulia ari da egiten.

Lekeition, esate baterako, apirilean 220 kit banatu zituztela esan dute. «Ondarroan, ostera, joan den asteburuan 128 banatu genituen».

Aipatu herrietan bigarren itzulia egin eta gero, Etxebarrian eta Markina-Xemeinen ere beste itzuli bat egingo dute laster. «Kit-a jasotzerakoan, Amankomunazgoak bidalitako gutuna eramatea gomendatzen diegu herritarrei. Izan ere, bertan agertzen den helbideak bat egiten du datu baseko informazioagaz».