Mutrikuko Musika Astea emanaldiz beteta hasiko da astelehenean
Mutrikuko Udal Musika Eskolak hainbat kontzertu eskainiko ditu datorren astean, Musika Astearen barruan. Ekimena, hain zuzen ere, ikasturtea agurtzeko egingo dute musika eskolako ikasleek. Eta urte osoan ikasitakoa kalera aterako dute herritarren gozam...
Zabiel plazan eta Zabiel kultur etxean sei emanaldi eskainiko dituzte musikariek astelehenean hasi eta barikura bitartean. Egunez egun, ikasleek, banaka zein taldeka, mota guztietako lanak eskainiko dituzte. Urtero bezala, gainera, askotariko musika tresnez osatutako taldeek parte hartuko dute kontzertuetan, eta hainbat estilotako abestiak interpretatuko dituzte.
Ekimena agurtzeko, euskal musika taldeen abesti ezagunak joko dituzte, gitarrekin lagunduta.