Kontzijope Rock musika jardunaldia egingo dute bihar, Lekeition
Kontzijope Rock musika jardunaldia egingo dute bihar, 22:00etan hasita, Lekeition, Burrundada elkarteak antolatuta. Didar, Gaindosys eta GRIP taldeak ariko dira zuzenean jotzen.Sarrerak 4 euro balio ditu, kontsumizio bat barne, eta momentuan bertan sal...
Sarrerak 4 euro balio ditu, kontsumizio bat barne, eta momentuan bertan salduko dituzte.
Gaindosys eta Didar talde lekeitiarrak dira. Didarrek metal estiloko abestiak eskainiko ditu. Beste alde batetik, GRIP taldeak R.I.P talde ezagunaren bertsioak joko ditu.