Hasiera bikaina, bigarren Giroan
Pello Bilbao Lopez de Armentia gernikarra lan txukuna egiten ari da Italiako Giroan. Sailkapen nagusian lehen euskalduna da; zazpigarren dago. Iaz parte hartu zuen lehen aldiz lasterketa ospetsuan.Bigarren Giroa da aurtengoa Pello Bilbao Lopez de Armen...
Pello Bilbao Lopez de Armentia gernikarra lan txukuna egiten ari da Italiako Giroan. Sailkapen nagusian lehen euskalduna da; zazpigarren dago. Iaz parte hartu zuen lehen aldiz lasterketa ospetsuan.
Bigarren Giroa da aurtengoa Pello Bilbao Lopez de Armentia gernikarrarentzat, eta ezin hobeto hasi du Italiako lasterketa ezaguna. Iaz parte hartu zuen lehenengo aldiz, eta 66. amaitu zuen.Gaur astebete bete du probak, eta sailkapen orokorrean lehenengo euskalduna da; zazpigarren dago, liderrarengandik minutu 1 eta 3 segundora. Atzoko etapara arte bosgarren postuan zegoen.
Orain arteko etapen artean, lehenengo egunean lortu zuen posturik onena; seigarren sailkatuta, lehen euskalduna izan zen. Sunweb taldeko Tom Dumoulinek irabazi zuen aurreko barikuko etapa, 9,7 kilometroko erlojupeko proba 12 minutu eta 2 segundotan burututa. Bilbao ha- mazortzi segundora helmugaratu zen.
Lider aldaketa
Atzoko seigarren etapa Siciliako Caltanissetta herrian hasi eta Etnako Behatoki Astrofisikoan amaitu zuten; orain arteko etapetan atzokoa izan da mendatean amaitu den lehenengoa.
169 kilometroko etapan, Bilbao hamahirugarren sailkatu zen, Esteban Chaves etapa irabazle kolonbiarrarengandik 49 segundora. 4 ordu eta 17 minutuan helmugaratu zen Astanako txirrindulari gernikarra.
Simon Yates britainiarrak liderraren mailot arrosa jantzi zuen atzo. Dumoulin herbeheretarra hamasei segundora dago, eta Chaves atzoko etapa irabazlea dago hirugarren, liderrarengandik 26 segundora.
Bigarren asteburua
Gaurko etapan 159 kilometro egingo dituzte txirrindulariek Pizzo eta Praia a Mare artean.
Bihar, berriz, 209 kilometroko etapa izango dute, Praia a Mare eta Montevergine di Mercogliano artean. Domekakoa 225 kilometrokoa izango da; Pesco Sannitan hasi, eta Gran Sasso d’Italian amaituko dute.
Bigarren asteburuaren ostean, astelehenean izango dute bigarren atseden eguna.