Haur zein Lehen Hezkuntzako umeek eta gazteek dantzez eta jolasez bete dute Gautegiz Arteagako herria. Giro ona nagusitu da Busturialdeko Eskola Txikien Jaialdian, eta parte hartu duten ikastetxe ezberdinetako ikasleen elkarlana nagusitu da.
Urtero legez, Busturiko Jose Maria Uzelai eskolako, Mundakako eskolako, Natxituko Haizeder eskolako, Gautegiz Arteagako Montorre eskolako eta Muxikako Urretxindorra eskolako ikasleak batu dira.
Ekintzaz betetako eguna goizetik hasi dute ikasleeek, eta 11:30ak aldera herriko frontoia dantzez bete dute. Bi urteko umeetatik hasi, eta hamabi urtera artekoek dantzatu dute beste ikastetxeetako ikasleen aurrean. Mailaren arabera banatu dituzte ikasleak, eta ziklo bakoitzeko abesti bat dantzatu dute.
Herriko eskola txikien garrantzia azpimarratzea helburu izan duen jaialdiak jolasekin jarraitu du eguerdian. Marrazketak, eskulanak eta herri kirolak egin dituzte ikasleek jaten joan baino lehenago, eta 2018ko Eskola Txikien Jaialdiari umeen bertsoekin eman die bukaera.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.