Murueta eta Mutriku festaz betetzeko prest
San Isidro eguna ospatuko dute Murueta eta Mutrikuko Olatz auzoko herritarrek martitzenean; meza eta bazkaria egingo dituzte jai eguna girotzeko. Muruetan, baina, domekan hasiko da herriko jai giroa.Herriko jaiak egun seinalatuak izan ohi dira, eta mai...
San Isidro eguna ospatuko dute Murueta eta Mutrikuko Olatz auzoko herritarrek martitzenean; meza eta bazkaria egingo dituzte jai eguna girotzeko. Muruetan, baina, domekan hasiko da herriko jai giroa.
Herriko jaiak egun seinalatuak izan ohi dira, eta mai- atzaren 15a borobildutako eguna da Muruetan eta Mutrikuko Olatz auzoan. San Isidro jaiak ospatuko dituzte martitzenean, lagun artean.Hala eta guztiz ere, muruetarrak domekan hasiko dira herriko giroa berotzen. Ekintzez betetako eguna antolatu dute; meza, danborrada, bazkaria, magia eta txokolate jana izango dira aukeran herrian.
Aurtengo berritasuna, baina, kirolak dakar. Aitor Bizente eta Irune Izko aizkolariak iaz lortutako marka gainditzen ahaleginduko dira domekan; gizonezkoetan, Atutxa eta Mugarza, eta emakumezkoetan, Aristegi eta Sorondo.
Bigarren berritasuna herri kiroletan dago, Gernika Rugbi Taldearen eta Murueta Sokatira Taldearen arteko erronka egongo baita probalekuan.
Lehiaketak alde batera utzita, herri bazkaria egingo dute; bertan, 250 herritarrek parte hartuko dutela adierazi dute antolatzaileek. Gainera, dantza eta musika ikuskizun berezia ere egongo dira maiatzaren 13an.
Ekintza guztiak probalekuan egingo direla esan dute antolatzaileek, baina euria eginez gero, frontoian ospatuko da eguna.
Martitzeneko ekintzak
Mutrikuko Olatz auzoan meza ospatuko dute San Isidro egunean, eta herri bazkaria egingo dute Mutrikuko Zelaieta tabernan.
Muruetan berriz, goizeko mezaz gain, herri bingoa eta bolo txapelketa egingo dituzte. Eskualdeko eskola ezberdinek eskola arteko sokatira lehiaketan parte hartuko dute, gainera.
Idi probrak egongo dira ondoren, eta muruetarrek suziriekin eta txokolate janagaz agurtuko dute eguna.