Ipuin kontalaria egongo da gaur, liburutegian
MUTRIKU // Izaskun Mujika ipuin kontalaria egongo da gaur, Mutrikuko Zabiel kultur etxeko liburutegian, 17:00etatik 18:00etara. Ipuinaren Ordua programaren barruan Lurretik sortutako ipuinak eskainiko ditu Mujikak, eta ekintza 4 urtetik gorakoentzat de...
MUTRIKU // Izaskun Mujika ipuin kontalaria egongo da gaur, Mutrikuko Zabiel kultur etxeko liburutegian, 17:00etatik 18:00etara. Ipuinaren Ordua programaren barruan Lurretik sortutako ipuinak eskainiko ditu Mujikak, eta ekintza 4 urtetik gorakoentzat dela azaldu dute. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Gaineratu dutenez, ipuin kontalariaren saioak iraun artean, liburutegiaren ohiko zerbitzua ez da erabilgarri egongo.