Foruko martxak azken urteetan baino ibilbide luzeagoa dakar
Foruko X. Martxa egingo dute domekan, eta, aurten, azken urteetan baino ibilbide luzeagoa edukiko du, 8,89 kilometrokoa, hain zuzen. 10:30ean udaletxe aurretik irteteko hitzordua jarri dute.
Aurreko urteetan udalerriko auzoetan zehar egin izan dute martxa, baina, oraingo honetan, Eleizalde auzotik irten, eta paduretatik Kortezubira joango dira.
Familian egiteko ibilbide aproposa da, zailtasunik barikoa; pare bat ordutan amaitzeko modukoa dela aurreikusi dute.
Martxan parte hartzeko ez da aurretiaz izena eman behar, eta doakoa da. Eguraldia lagun izango dutela esan dute, eta udal ordezkariek herritarrak gonbidatu dituzte martxan parte hartzera.