Alde Zaharrari loreen bidez bizitza berri bat emanez
Loreekin dauden lekuak leku biziak direla adierazita eman diote bukaera Bermeoko Alde Zaharrean izandako Lore Lehiaketari. Txapelketaren helburua herriarentzat hain garrantzitsua den gunea biziberritzea izan da.Bermeoko Alde Zaharra indartu eta edertze...
Loreekin dauden lekuak leku biziak direla adierazita eman diote bukaera Bermeoko Alde Zaharrean izandako Lore Lehiaketari. Txapelketaren helburua herriarentzat hain garrantzitsua den gunea biziberritzea izan da.
Bermeoko Alde Zaharra indartu eta edertzeko asmoagaz ospatu du udalak, hainbat elkarterekin elkarlanean, Alde Zaharreko Lore Lehiaketa.Horrela, herriko sei zoko miresgarriri bizi berri bat eman diete herritarrek. Lehiaketak bi kategoria izan ditu, herritarrek balkoi eta leihoak edota fatxada osoak apaintzeko aukera izanez. Pasa den hilabetean hasi zuten txapelketa, bi asteko iraupenagaz, eta antolatzaileek parte hartzearen balorazio «positiboa» nabarmendu dute.
Fatxaden mailan, Klara Deuna 8ko fatxadak eraman du sari nagusia, Begoña Magunazelaiaren eskutik. Fatxada kolore gorriaren eta zuriaren arteko sinergiaz aprobetxatu da. Kolore horiekin margoztuta, gorria eta zuria erabili dira loreetan eta loreontzietan, eraikinaren edertasuna areagotzeko. Epaimahaiarentzat fatxada osoaren konposaketa, erabilitako loreen ezau- garriak eta koloreen aukeraketa izan dira Klara Deunako fatxada saritzeko arrazoiak.
Leiho eta balkoien kategorian, berriz, Andra Mari kaleko 18. zenbakiko 2. ezkerra izan da irabazlea, Naiara Blancok apaindutakoa. Leihoak apaintzerakoan arrantza tresnak erabili ditu Blancok, Bermeoko arrantzale tradizioa gogora ekarriz. Sinbologia horren erabilera eta originaltasuna saritu dute epaimahaiko kideek.
Lanari aitortza
Antolatzaileek parte hartu dutenek egindako ahalegina eskertu dute, «alde zaharraren irudia edertzea» lortu dutelako, herritarrek horrenbeste maite duten tokiari bizitza berri bat emanez.