Busturialdeko errefuxiatuekin elkartuko dira eatarrak, domekan
Desparekotasunagatik, arrazoi sozial eta politikoengatik, gerrengatik, giza eskubideen bortxaketagatik eta pobreziagatik beraien lurraldetik alde egin behar izan duten pertsonentzako harrera ekitaldia antolatu dute Ongi Etorri Errefuxiatuak taldekoek....
13:00etan frontoian burutuko dute harrera ekitaldia, eta horren ostean, argazki erraldoia aterako dute. 14:30ean bazkaritan bilduko dira, Eskolondon; partekatzeko bazkaria izango da. Besteak beste, yucako kus-kusa, sushia, arroza eta afrikar erara sukaldatutako oilaskoa izango dira bazkaltzekoak.
Arratsalderako ere hainbat ekimen antolatu dituzte. Tertulia egingo dute 17:00etan, eta bertan, Nana proiektuaren nondik norakoez hitz egingo dute. Boli kostatik Euskal Herrira bidaia eta Marokotik Euskal Herrira bidaia deitutako hitzaldiak ere emango dituzte.
Kulturarteko musikaz eta perkusioaz girotutako eguna bukatzeko, 18:00etan otzara zozketa gauzatuko dute.
Izen ematea
Domekako bazkarian egoteko aurretiazko izen ematea beharrezkoa da; barikua da izena emateko azkenengo eguna, eta parte hartzeko hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 626 95 58 74.