Atunontzi izozkailuen enpresek jasoko dute aurten Hegaluze Saria
Bermeoko atunontzi izozkailuen enpresek jasoko dute Bermeoko Arrain Azokaren 22. Hegaluze Saria: Inpesca, Atunsa, Pevasa, Micra, Albacora, Garavilla eta Echevastar.Epaimahaiko kideek jakitera eman dutenez, «garai berrietara moldatzeko izan duten gaita...
Epaimahaiko kideek jakitera eman dutenez, «garai berrietara moldatzeko izan duten gaitasunagatik, ikuspuntu teknologiko zein ingurumenari dagokionez emandako aurrerapausoengatik eta herriko izena munduan zehar zabaltzeagatik» erabaki dute saria atunontzi izozkailuen enpresei ematea.
«Urte guzti hauetan atunontzi izozkailuek erronka berriei aurre egiteko gaitasuna erakutsi dute. Izan ere, ekonomia garai berriek eskatzen dituzten beharrizanetara egokitzeko gai izan dira teknologia aldetik zein ingurumen ikuspuntu batetik», adierazi du epaimahaiak, eta «Pazifikora, Atlantikora eta Indikora joan ziren bermeotarrek sortutako enpresak» direla nabarmendu nahi izan du.
Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 18an izango da, Bermeo Tuna World Capital gunean, 12:00etan.