Urko Lekerikak irabazi du X. Barikuetan Jai Alai Txapelketa
Nagusien mailan, Iñigo Unda eta Ibon Urrutxua sailkatu dira Lekerikaren atzetik. Era berean, Eneko Arandia da aurtengo gazte mailako txapeldunaUrkoLekerika da X. Barikuetan Jai Alai Txapelketaren irabazlea. Gazte mailako Euskadiko txapeldunak sailkatu...
Nagusien mailan, Iñigo Unda eta Ibon Urrutxua sailkatu dira Lekerikaren atzetik. Era berean, Eneko Arandia da aurtengo gazte mailako txapelduna
UrkoLekerika da X. Barikuetan Jai Alai Txapelketaren irabazlea. Gazte mailako Euskadiko txapeldunak sailkatu dira lehen eta bigarren postuetan, kiniela amerikarraren aurtengo lehian. Txapelketako sei kinieletatik lau irabazi ditu Lekerikak. Iñigo Unda sailkatu da bigarren, eta Ibon Urrutxua geratu da hirugarren.Bestalde, Eneko Arandia izan da gazte mailako txapelduna, lau kiniela irabazita. Oier Diez eta Lander Aranburu sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Barikuan lehiatu zuten azken kiniela. Nagusietan Urko-Unda bikotea nagusitu zen. Aurten gazteek bakarka lehiatu dute; bat baten kontra, eta Arandiak irabazi zuen barikuko partidua.
Gernika Jai Alai Eskolaren ordezkariek azpimarratu dute txapelketa jokatu den bariku denetan frontoian giro polita izan dutela. «Hamargarren urtea bete dugu, eta oso pozik gaude. Txapelketaren helburua gazteak prestatzea da, horretarako sortu genuen, eta gazteak ondo doazela ikusi dugu. Oso ondo jokatu dute». Txapelketako kinielen aurretik, lehiaz kanpo, txiki eta kimu mailetako partiduak jokatu dituzte zesta-punta eskolako umeek.