Maiatzaren 20an egingo dute Gu be zuek gara maratoi solidarioa, La Cuadri del Hospi umeen minbiziaren ikerketa bultzatzen duen elkarteari laguntzeko. Marea urdina hasi da dagoeneko herria koloreztatzen. Domeka eguerdian bideoa grabatu zuten Pasealekuko...

Maiatzaren 20an egingo dute Gu be zuek gara maratoi solidarioa, La Cuadri del Hospi umeen minbiziaren ikerketa bultzatzen duen elkarteari laguntzeko. Marea urdina hasi da dagoeneko herria koloreztatzen. Domeka eguerdian bideoa grabatu zuten Pasealekuko Seber Altube auditorioan. Herritar askok bat egin zuten olatu urdinagaz, eta besteak beste, herriko elkarte eta klubetako aurpegi ezagunek parte hartu zuten grabaketan. Argazki galeria eta bideoa, ikusgai: busturialdea.hitza.eus