Danok Bateko puntistek txapel bi lortu dituzte GRAVNI lehiaketan
Aratz Mendizabalek gazte mailako garaikurra lortu du. Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek, berriz, 22 urtez azpikoetan irabazi duteDanok Bat pelotazale elkarteko Aratz Mendizabalek, Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek GRAVNI txapelketak...
Aratz Mendizabalek gazte mailako garaikurra lortu du. Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek, berriz, 22 urtez azpikoetan irabazi dute
Danok Bat pelotazale elkarteko Aratz Mendizabalek, Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek GRAVNI txapelketako bi txapel lortu dituzte, zesta-puntan. Aratz Mendizabalek gazte mailako garaikurra lortu du Eduardo Agirre zumaiarrarekin batera, eta Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek, bestalde, 22 urtez azpikoetan irabazi dute. Txapelketaren finalak domekan jokatu ziren Gasteizko Olabe frontoian.Gazte mailari dagokionez, Gipuzkoak (Eduardo Agirre zumaiarra eta Aratz Mendizabal mutrikuarra) 35-21 irabazi zion Bizkaiari (Urko Lekerikabeaskoa Leke gernikarra eta Danel Mandiola markina-xemeindarra). Ligako partidu guztiak irabazita bizkaitarrak txapela irabazteko faboritoak baziren ere, gipuzkoarrek ezustekoa emanda irabazi zuten finala. Leke eta Mandiola aurretik hasi ziren, baina gerokoan gipuzkoarrek abantaila hartu, eta horri eutsita irabazi zuten.
22 urtez azpikoetan, berriz, Gipuzkoako bikoteak (Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor) 35-19 irabazi zion Iparraldeko bikoteari. Mendizabal eta Manzisidor txapelketa irabazteko faboritoak ziren, eta finalean ere ez zuten hutsik egin. Partidako lehe- nengo bost tantoetan berdinduta ibili ziren, baina handik aurrera mutrikuarrek aurrea hartu, eta partidua eureganatzea lortu zuten.
Nagusi mailan, azkenik, Iparraldeko bikoteak erraz irabazi zuen txapela. Bizkaiari (Antxon Alberdi etxebarriarra eta Jonathan Etxebarrieta Etxeba markina-xemeindarra) 25-35 irabazita.