Gazte mailako Euskadiko txapeldunak sailkatu dira lehenengo eta bigarren postuetan, kiniela amerikarraren txapelketa honetan.
Lehiatu dituzten sei kinieletatik lau irabazi ditu Lekerikak.
Iñigo Unda sailkatu da bigarren, eta
Ibon Urrutxua geratu da hirugarren. Azken horrek ere Euskadiko txapelketan parte hartu du, lan ona eginda. Txapelagaz batera, 250 euroko diru saria jaso du txapeldunak; 150 euro irabazi ditu bigarrenak, eta 100 euro hirugarrenak.
Bestalde,
Eneko Arandia izan da
gazte mailako txapelduna, lau kiniela irabazita. Oier Diez eta Lander Aranburu sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Argazkia: Gernika Jai Alai Eskola.
Barikuan lehiatu zuten
azken kiniela. Nagusietan Urko-Unda bikotea nagusitu zen. Aurten gazteek bakarka lehiatu dute; bat baten kontra, eta Arandiak irabazi zuen barikuko partidua.
Gernika Jai Alai Eskolaren ordezkariek txapelketa jokatu den bariku denetan
frontoian giro polita izan dutela azpimarratu dute. “Hamargarren urtea bete dugu, eta oso pozik gaude. Txapelketaren helburua gazteak prestatzea da, horretarako sortu genuen, eta gazteak ondo doazela ikusi dugu. Oso ondo jokatu dute”. Belaunaldi arteko erreleboa bermatuta dutela diote. Txapelketako kinielen aurretik, lehiaz kanpo, txiki eta kimu mailetako partiduak jokatu dituzte zesta eskolako umeek.
Bestalde, barikuro Baserria KM O otzara zozkatu dute; Josu Olasolok irabazi du azken otzara. Gernika Jai Alai Eskolaren arduradunek eskerrak eman dizkiete otzara zozkatzeko aukera eman dietelako. Era berean, txapelketan zehar frontoira hurbildu direnei esker ona adierazi diete, bai eta Gernika-Lumoko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, “guztien laguntzari esker txapelketa antolatzea posible delako”.