Miokardio-bihotzekoak emakumeengan dituen sintomak azaltzeko hitzaldia eskainiko dute, Gernika-Lumon
‘Miokardio-bihotzekoaren aurrean ezberdinak gara’ leloarekin, ekimena Bizkaiko Medikuen Elkargoak antolatu du. Bihar, 19:00etan, izango da hitzaldia, Lizeo Antzokian.
Kanpainaren helburua emakumeengan miokardio-bihotzekoak sortarazten dituen sintomak ezagutzera ematea da, gizonengan dituen sintoma berdinak zein ezberdinak izan arren, diagnostiko arina egin ahal izateko. Emakumeen heriotzen kasu gehienak gaixotasun kardiobaskularrengatik ematen dira.
Hitzaldia doakoa izango da, eta herritar guztiei parte hartzera animatu diete antolatzaileek.