Egurre Gazte Asanbladak deituta manifestazioa egin zuten atzo iluntzean. Asanbladaren eta
Eztena herri mailako proiektu autogestionatuaren kideekin bat egin zuten hainbat herritarrek. Hain zuzen, eraikin okupatuan bizi direnek azken asteetan jasotako
elkartasuna eta berotasuna eskertu zuten manifestazio amaieran.
“Status quo-an eta ongizate estatuan” sinisten ez dutela, eta
ekoizpen harremanak euren bizitzetan duten berebiziko eraginaz kontziente direla-eta, eraikin okupatuaren “kontrola” gutxi batzuen eskuetatik kendu, eta guztien mesedetara jartzeko lanean ari direla adierazi zuten. “Gure oldarraldi bakoitza babesten duten langile elkartasun sareak eta autodefentsa dira gure bermea eta arma. Gaur hona hurbildu zareten guztiok erakusten duzuen moduan”.
Eraikinaren jabeek herrian zein eskualdean etxe eta lursail gehiago dituztela azaldu zuten, eta enpresa jabeak direla. Eraikinaren espazio guztiak “desjabetuen eskuetan” jarri gura dituzte, esaterako, etxebizitzakaz batera,
liburutherria eta
jantoki soziala izan gura dituzte bertan.
Sistema honetan elkarrengandik “urrunduta eta babes barik” nahi dituztela salatu zuten: “Badakigu klaseen arteko borrokan ezer ez dela kasualitatea. Euren hezkuntzak zein komunikabideek ezkutatzen saiatu arren, burgesiak gure gaineko kontrol absolutua dauka. Hori bermatzeko langile klasearen barruan zatiketak eragiten ditu, langileon lan indarrean esplotazioa eta kapitala pilatzen jarraitzeko beharrezkoak dituen zapalkuntzak berproduzituz”, azpimarratu zuten.
Eraikin okupatuaren aurrean amaitu zuten manifestazioa.
Askotariko adibideak. Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan okupatutako eta autogestionatutako espazioak ere gogora ekarri zituzten atzo. Esan zutenez, euren kontrako erasoak “etengabeak” izan arren, lan esplotazio eta zapalkuntzatik askatu ahal izateko lanean ari dira egunero. Ez dituztela kikilduko esan zuten, borroka honetan jarraitzeko hautua egin dutelako. Okupazioagaz, kapitalari espazioak kentzen, eta horiek langile klasearen zerbitzura jartzen jarraituko dutela zehaztu zuten: “Lantegiak, eskolak, dorretxeak, eraikinak, kiroldegiak, lokalak, baserriak… hutsik dauden espazio guztiak okupatu eta autogestioagaz betetzen hasi gara. Borrokarako, antolaketarako zein aisialdirako espazio honetan merkatutik kanpoko harreman eredu berriak praktikan jarriko ditugu”.
Klase elkartasunetik euren b
otore propioa eraikitzen eta eraso guztiei langile autodefentsagaz erantzuten ari direla nabarmendu, eta antolatzeko eta borrokatzeko ordua dela aldarrikatu zuten: “Kontsumistak, lehiakorrak eta indibidualistak nahi gaituzte, baina elkartasun sarearen bidez botere harreman guztien iraultza egitera goaz”.