[ARGAZKI GALERIAGAZ] Udabier jaialdia, gozamenerako topagune
Bermeoko Alde Zaharra bizirik elkarteak hamaika ekintza prestatzen ditu Alde Zaharra biziberritzeko helburuagaz, eta horietako bat da Udabier. Atzo hasi eta bihar arte, gastronomiak, musikak eta jolasek bat egingo dute Bermeoko Goiko Plazan.
Atzo arratsaldean hasi zen jai giroa, eta Eley bikotearen doinuek girotu zuten plaza. Gaur eta bihar egun osoan zehar umeentzako jolasak eta foodtruck-ak egongo dira. Iluntze gau partean, berriz, jaialdiari doinua jartzeko ardura Herbalist Faianek izango du.
Bermeotarrek eta herrira hurbiltzen direnek, gaur 11:00etatik 23:00etara izango dute aukera garagardoaz, gastronomiaz eta musikaz gozatzeko. Bihar, berriz, 12:00etatik 20:00etara arteko ordutegia izango du.