37. Idazlan Koadernoen sariak banatuko dituzte gaur eta bihar
37. Idazlan Koadernoen irakurketa saioak eta sari banaketa ekitaldia egingo dituzte gaur eta bihar, Lizeo Antzokian.Hain zuzen ere, gaur Lehen Hezkuntzakoen txanda izango da, eta bihar, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko ikaslea...
Hain zuzen ere, gaur Lehen Hezkuntzakoen txanda izango da, eta bihar, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko ikasleak batuko dira antzokian. 11:00etan hasiko dira saioak bi egunetan.
Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua eta Hezkuntza Arloaren eskutik, 2002an sortu zuten Idazlan Koadernoak ekimena. Beronen helburuak ikasleen artean idazmena lantzea eta irakurzaletasuna sustatzea dira, eta euskara sendotzea da helburu nagusia.
Lehen Hezkuntzako ikasleen 30 idazlan jaso dituzte; eskuz idatzita, eta marrazkiekin osatuta. DBHko eta Batxillergoko ikasleenak ere beste horrenbeste izan dira, baina, bestelako formatu batean.
Horiek guztiak ikusgai jarri dituzte Lizeo Antzokian bertan.
Denentzat sariak
Sariez gain, parte hartzaile guztiei udalerriko liburu dendetan gastatzeko bonuak banatuko dizkiete. LHkoentzat 30 euroko bonuak izango dira, eta DBH eta Batxillergokoentzat, ostera, 40 eurokoak.
Udaleko Hezkuntza Arloak eta Euskara Zerbitzuak ikasle guztiak zoriondu dituzte, eta irakurketa ekitaldietara bertaratzeko gonbidapena luzatu diete ikasleen guraso zein gainontzeko herritarrei.
Esan dutenez, ume eta gaztetxoen gizarteratze prozesua euskaraz garatzeko baldintzak finkatu dira.