Urdaibai Kantaguneak Estokolmoko koroagaz bat egingo du, bihar
Gernika-Lumoko Urdaibai Kantagunea Estokolmoko Pressroter Koruagaz elkartuko da bihar.Suediako koruari harrera egingo diote Urdaibai Kantagunekoek 18:00etan, Astran, eta Euskal Herriko eta Suediako abestiak kantatuko dituztela adierazi dute Kantaguneko...
Suediako koruari harrera egingo diote Urdaibai Kantagunekoek 18:00etan, Astran, eta Euskal Herriko eta Suediako abestiak kantatuko dituztela adierazi dute Kantagunekoek.
Gernika-Lumon bost eguneko egonaldia egingo duten arren, bi egunetako ekintzak burutuko dituzte, biharkoaz gain, barikuan 19:00etatik 21:00etara kalerik kale kantujira egingo baitute. Ondoren, Astran afalduko dute bi taldeek.
Estokolmoko korua
Suediako 60 korukide hurbilduko dira Gernika-Lumora; bi urtetik behin egiten dute halako irteera, eta oraingo honetan, udalerria aukeratu dute helmugatzat.