Plaiko Zubia konpontzeko lanek lizitatu barik jarraitzen dute oraindik
Aldundiaren esanetan, inork ez ditu bete baldintzetan jasotako irizpideak. Deialdira enpresa bakarra aurkeztu da; denboraz kanpo egin du proposamena. Lanak berriro aterako dituzte lehiaketaraOndarroako Plaiko Zubia birgaitzeko eta sendotzeko proiektua ...
Aldundiaren esanetan, inork ez ditu bete baldintzetan jasotako irizpideak. Deialdira enpresa bakarra aurkeztu da; denboraz kanpo egin du proposamena. Lanak berriro aterako dituzte lehiaketara
Ondarroako Plaiko Zubia birgaitzeko eta sendotzeko proiektua kontratatzeko deituta zegoen lizitazioa hutsik gelditu dela jakitera eman du Bizkaiko Foru Aldundiak. «Ez da aurkeztu pleguan jasotako irizpideak bete- tzen duen eskaintzarik edo proposamenik», adierazi du Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak.Nabarmendu duenez, enpresa bakarrak egin du pasabide birakaria birgaitzeko eta sendotzeko proposamena, baina enpresa horrek ezarritako denbora tartetik kanpo aurkeztu du proposamena. «Lanak, hortaz, lizitaziora aterako ditugu berriro».
Aldundiak ez du argitu lanak noiz aterako dituen berriro lehiaketara, baina «lehenbailehen» egiteko asmoa daukatela azaldu du. «Horri buruzko informazio guztia laster argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean». Aldundiak agertutakoaren arabera, 449.000 euroko aurrekontua egongo da, eta bederatzi hilabete iraungo dute konponketa lanek.
Oinezkoentzako zubi birakariak, hain zuzen ere, atzo bete zituen 91 urte 1927ko maiatzaren 1ean inauguratu zuten, eta Ondasun Kultural bezala izendatuta dago. Mota horretako Espainiako estatuko zubi bakarra eta Europan geratzen den bakarrenetakoa da. 2016ko abuztuaren 23az geroztik dago itxita.