Busturialdeko I. Txistulari Eguna ospatu zuten zapatuan, Bermeon.
Bermeoko Kankinkabara Txistu Taldeak antolatuta, eskualdeko hainbat herritako txistulariak batu ziren udalerrian. Herriko txistulariekin batera, Mundakako, Busturiko, Foruko, Gernika-Lumoko, Elantxobeko, Natxitxuko eta Eako musikariak izan ziren.
Txistulariak Lameratik. Argazkia: Kankinkabara Txistu Taldea.
11:00etan Lameratik hasita kalejiran aritu ziren Bermeo osotik. Horrela, egun guztian zehar txistuen doinuaz bete zuten herria, jai giro ederran arituz. 15:00etan, kaleak doinu herrikoekin alaitu ondoren, Akelarre Tabernan bazkaldu zuten bildutako txistulariek.
Txistulari Egunaren helburua Busturialdeko herrietako musikariak batzea izan zen, “elkar ezagutzeko” eta “harremanak sortzeko” asmoagaz.
Busturialdeko I. Txistulari Egunean batu ziren txistulariak. Argazkia: Kankinkabara Txistu Taldea.