Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldekoek hirugarren urtez antolatu dituzte beste herri batzuetako ume eta gazte dantzariekin elkartrukeak. Zapatuan Gabiriko Goruntz Dantza Taldeagaz eta Galdakaoko Andra Mari Taldeagaz aritu ziren. Goizetik hasi ziren dant...

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldekoek hirugarren urtez antolatu dituzte beste herri batzuetako ume eta gazte dantzariekin elkartrukeak. Zapatuan Gabiriko Goruntz Dantza Taldeagaz eta Galdakaoko Andra Mari Taldeagaz aritu ziren. Goizetik hasi ziren dantzan; 11:00etan Erretetik atera ziren, udalerrian zehar kalejiran ibiltzeko. Bazkaldu ondoren, Hartza frontoian batu ziren ekitaldi nagusirako. Dantzariek frontoia bete zuten, arratsaldea giro ederrean igaroz.