Organo kontzertua egongo da bihar, Mutrikuko parrokian
Mutrikuko Udalak antolatutako Musika Hilabetea jardunaldiaren baitan, organo kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da bihar, 20:00etan, parrokian. Bi emakume ariko dira eskuz esku: Leo Juaristi azkoitiarra eta Elena Laka eibartarra.Juaristik Pilar Elorza...
Juaristik Pilar Elorzarekin egin zituen piano ikasketak, harmonia Francisco Eskuderorekin eta Donostiako kontserbatorioan Esteban Elizondorekin hasi zen organoa jotzen. Hiru urtez jardun ondoren, denboraldi batez musika ikasketak utzi beharra izan zuen. Orain dela 8 urte berriro itzuli zen musikara, eta organoa ikasten jarraitu zuen Aitor Olearen eskutik. Gaur egun Josean Paskual organo jotzaile eta zuzendariaren ikaslea da.
Lakak 9 urte zituen lehen aldiz pentagrama bat ikusi zuenean eta solfeoa ikasten hasi zenean. Bi urte beranduago, solfeoko eskoletan erabiltzen zuten pianoa besterik ezagutu gabe, pianoa ikasi behar zuela sartu zitzaion buruan. Duela zazpi urte bere etxetik gertu organo eskolak ematen zituztela irakurri, eta izena eman zuen. Ordutik, Bergarako Musika Eskolan dihardu, eta beti eskertuko dio hango Aitor Olea maisuari organoa erakutsi eta irakatsi izana. Gaur egun, Josean Pascual irakaslearekin ari da ikasten.