Musikaia Egunak jendez bete du Limoneroak
Jaialdi bereziagaz ospatu du laugarren urteurrena ere Musikaia Musika Eskolak, eta musika kalera aterata alaitu zituzten barikuan herriko txokoak. Kalejira jendetsuagaz hasi zuten ekitaldia eta emanaldia eskaini zuten ondoren, Limoneroetan. Entzuleenga...

Jaialdi bereziagaz ospatu du laugarren urteurrena ere Musikaia Musika Eskolak, eta musika kalera aterata alaitu zituzten barikuan herriko txokoak. Kalejira jendetsuagaz hasi zuten ekitaldia eta emanaldia eskaini zuten ondoren, Limoneroetan. Entzuleenganako hurbiltasuna lortu asmoz aukeratu dute gune berria aurten III. Musikaia Eguna ospatzeko, eta publikoaren erantzuna nabarmena izan da; jendez gainezka egon zen Eskolapeko txokoa, eta ia euskal dantzak egiteko ere lekurik barik gelditu ziren Musikaiako artistak.