Lehen mailako sauna bi jarriko ditu udalak Santanape kiroldegian
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, sauna berri bi jarriko dituzte Santanape kiroldegian. «Lehen mailakoak» izango dira: bata lurrinezkoa eta bestea finlandiarra. Gainera, mugikortasun murriztua dutenentzat egokituta ere egongo dira.Sauna hez...
Sauna hezea izango da bata, eta 6 metro koadroko azalera eta zortzi lagunentzako lekua edukiko du; sauna lehorra izango da bestea, 13 metro koadroko azalera eta hamalau lagunentzako lekua izango duena.
Halaber, lasaitasunerako gu- ne bat ere ezarriko dute, lau eserleku eta izpi infragorrien berogailuekin.
Lan horien aurrekontua 90.556,63 eurokoa dela jakitera eman du udalak, eta horiek gauzatzeko lanak apirilerako bukatzea aurreikusi du.