Merkatari eta ostalarientzako formakuntza ikastaroa egongo da bihar
Gernika-Lumoko Merkataritza Bulego Teknikoak merkatari eta ostalariei zuzendutako formakuntzako lau ikastaro antolatu ditu. Ikastaro horien helburua «lan konpetentziak hobetzea» eta «negozioak suspertzeko tresnak ezagutaraztea» da.Eraberritu eta ha...
Eraberritu eta hazi izena duten ikastaroetako hiruk alde teorikoa landuko dute, eta azkenak, berriz, praktikoa. Bihar egingo den lehenengo saioa merkatariei zuzendutakoa da. Eguaztenekoa, aldiz, ostalarientzat antolatu dute.
Eguenean produktu tipikoak «sortzeko» eta haiei «balioa emateko» lantegia egingo dute, eta barikuan ikastaro praktikoa edukiko dute Durangon.
Hitzaldiak Kultur Etxean burutuko dira bihartik barikura bitartean, 14:30etik 16:30era. Saioetan parte hartzeko izena eman behar da, 94-625 79 40 telefonora deituta edota gatc@gernika-lumo.net posta elektronikora idatzita.