Lasterketaren azken kilometroan erasora jo, eta sei segundoko aldea atera die Luis Leon Sanchez bere taldekideari eta Androni taldeko Ivan Ramirori.
Argazkia: Tour of The Alps
Hiru ordu, 26 minutu eta 41 segundotan amaitu du Italiako probako lehen etapa. Txirrindulariek Arco eta Folgaria artean 134, 6 kilometroko ibilbidea egin dute.
Eguneko ihesaldian bederatzi txirrindulari sartu dira, eta ondoren, horietatik bost geratu dira. Bigarren mailako mendatea den Serrada igotzen zeudela, helmugarako 13 bat kilometro falta zirela, 40 txirrindulariko taldeak harrapatu ditu. Beranduago, mendatea jaistean, 20 bat txirrindulari geratu dira taldean.
Lehen
Trentinoko Giroa moduan ezaguna zen lasterketaren liderra da gernikarra. Bere profesional ibilbidean
bosgarren garaipena da gaur lortu duena.
Barikurako bitartean lehiatuko dute lasterketa italiarra.
Biharko etapan 145,5 kilometro egingo dituzte, Lavarone eta Alpe di Pampeago-Fiemme artean.