Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa eskainiko du apirilaren 20an, Bermeoko Udal Liburutegian
Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria izango da Petra ipurdian bost letra ipuin saioa eskaintzen, Bermeon. Udal Liburutegian izango da ekitaldia, apirilaren 20an, 18:00etan.
Petra ipurdian bost letra ipuin saioaren protagonista Petra da. Bera baserrian jaio eta bizi da, nahiko festa izaten ditu egunero eta gogoratzen jartzen denean gazte garaikoak ere kontatzen ditu.
Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta edukiera 50 eserlekuetakoa izango da. Sarrera dohainik da.