Iritzi artikuluari buruz aritu gara Barrutialde institutuko ikasleekin
Institutura goizean heldu eta ordubeteko saioan kazetari lanaz eta iritzi artikulua nola egiteaz jardunean ibili gara Barrutialde Institutuko ikasleekin.
Iritzi generoak zeintzuk diren aipatzeaz gain, iritzi artikuluaren egituraz, estiloaz eta prozeduraz hitz egin dugu. Horrez gain, webgunea aztertzeko aukera izan dugu. Bertan, elkarrizketatuei egindako bideoak ikusi ditugu.
Espero dugu landutako praktika baliagarria izatea, eta iritzi generoen inguruan zerbait gehiago jakitea.
Oso interesgarria izan da zuen iritziak entzutea.
Barrutialden egon gara eguerdian, eta ikasturteko azken hiruhilabetekoan Busturialdeko hainbat ikastetxetan izango gara gure lanaren berri ematen.