Bermeo lau etapara daukate Sollubekoek
Bermeo hurbilago daukate Ardoa eta Arrainaren ibilbidea egiten ari diren mendizaleek. Hirugarren etapa domekan egin zuten, eta, orain, lau etapa baino ez zaizkie geratzen helmugara iristeko. Albainan hasi zuten ibilbidea, eta 23 kilometro egin ostean, ...

Bermeo hurbilago daukate Ardoa eta Arrainaren ibilbidea egiten ari diren mendizaleek. Hirugarren etapa domekan egin zuten, eta, orain, lau etapa baino ez zaizkie geratzen helmugara iristeko. Albainan hasi zuten ibilbidea, eta 23 kilometro egin ostean, Estibalizera iritsi ziren, hirugarren etapako helmugara. Sollube 707 mendizale taldekoek azaldu dutenez, bide guztian aterkina ez zabaltzeko moduko euri tantak eduki zituzten, «ibiltzeko eguraldi ona», hortaz. Okinan egin zuten geldialdia ogitartekoak jateko, eta 16:30ean heldu ziren Estibalizera. Laugarren etapa apirilaren 15ean egingo dute, Estibalizetik Legutiora. 28 kilometroko ibilbidea egin beharko dute izena ematen duten horiek. Antolatzaileek azaldu dutenez, «hirugarren etapa egin duten guztiek eman dute laugarren etapa egiteko baiezkoa».