Familia turismoa bultzatzeko jokoa aurkeztu du udalak
Familien bisita eraginkorragoa eta luzeagoa egitea da Gernika-Lumoko Udalak aurkeztutako jokoaren helburua. Doan eskura daiteke Turismo BulegoanFamiliarteko turismoa sustatzeko Marco Topo deitutako jokoa aurkeztu du Gernika-Lumoko Udalak. Iñigo Maguna...
Familien bisita eraginkorragoa eta luzeagoa egitea da Gernika-Lumoko Udalak aurkeztutako jokoaren helburua. Doan eskura daiteke Turismo Bulegoan
Familiarteko turismoa sustatzeko Marco Topo deitutako jokoa aurkeztu du Gernika-Lumoko Udalak. Iñigo Magunagoikoetxea turismo zinegotziak eta Amaia Garcia turismo arduradunak aurkeztu zuten barikuan familiarteko turismoa bultzatzea xede duen proposamena.Gernika-Lumora doazen bisitarien erdia baino gehiago familian joaten direla jakinarazi zuen Magunagoikoetxeak. Hori horrela izanik, ekimen berriak familien egonaldia «eraginkorragoa» eta «luzeagoa» egitea du helburu. «Herria bisitatzera familian datozen bisitariak hartu ditugu kontuan, eta familiako gazteei zuzendutako produktu edo jolasa bideratu dugu. Joko honen bidez, gazteen egonaldia erakargarriagoa bihurtzen dela uste dugu», adierazi zuen Magunagoikoetxeak.
Teknologia berriek gaur egun daukaten garrantziaz ohartuta, Marco Topo gazteek udalerriko turismoaz «gozatzeko» aukera eskaintzen duen jokoa dela adierazi zuen Garciak. Izan ere, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako jokoa da; dagoeneko bisitari guztiek doan proba dezaketena.
Ekimenaren helburua familien bisita luzatzea eta erakargarriagoa egitea den arren, jokoak balio erantsia duela azaldu zuen Garciak: «Jokoa sare sozialetatik zabal dezakete gazteek, eta horrek Gernika-Lumoren irudia sarean zabaltzea dakar».
Gaur egun Marco Topo-ren antzeko jolasa Madrilgo Sorolla museoak lantzen duela jakinarazi zuten aurkezpenean.
Bi formatu
Marco Topo izeneko jokoan formatu digitalak eta paperezko formatuak bat egiten dutela eta Gernika-Lumoko hamabi leku turistikoak presente daudela azaldu zuen turismo zinegotziak: «Leku turistiko bakoitzean, tokiari buruzko lau galdera erantzun behar izango ditu jokalariak, bisita turistikoa izateaz gain, didaktikoa bihurtuz».
Mugikorragaz joka daitekeen jolasa izateaz gain, denbora pasak egiteko aukera ematen du Turismo Bulegoan dagoeneko banatzen ari den paperezko Marco Topo-ren formatuak.