Bake epaile berria hautatzeko prozesua zabaldu du udalak
Lekeitioko Udalak herriko bake epailea izendatzeko prozesua zabaldu du. Hautaketa prozesu horretatik titularra eta bere ordezkoa aukeratuko dituztela jakitera eman dute.Azaldu dutenez, bake epaileak betetzen dituen funtzioak borondatezkoa dira, beraz, ...
Azaldu dutenez, bake epaileak betetzen dituen funtzioak borondatezkoa dira, beraz, ez da ordaindutako lanpostu bat. «Bake epailearen lanen artean dokumentuak sinatzea eta izenpetzea, aste barruko ezkontzak ospatzea eta auzokoen arteko bitartekari lanak egitea daude», zehaztu dute.
Izendapena lau urterako izaten da, eta baldintza batzuk bete behar dira: 18 urte beteta eduki behar dira, Lekeition bizi behar da, gaitasun eta bateragarritasunari buruzko baldintzak bete behar dira eta euskaraz hitz egiten jakin behar da.
Bake epaile izateko prest daudenak Lekeitioko udaletxean eman behar dute izena. Horretarako azken eguna apirilaren 20a izango da, egun hori barne barne. Informazio gehiago nahi duenak Lekeitioko Udalaren webgunean eskuratu dezake (www.lekeitio.eus).