Arrizabalaga Espainiako selekzioagaz jokatzera deitu dute
Kepa Arrizabalaga datozen bi partiduak jokatzera deitu du Julen Lopetegi Espainiako Selekzioaren hautatzaileak. Athletic Clubeko atezainak aurreko astean jaso zuen selekzio absolutuagaz jokatzeko deia; laugarren deialdia du ondarrutarrak.Arrizabalaga, ...
Arrizabalaga, hain zuzen ere, Espainiako selekzio absolutuak Alemaniaren eta Argentinaren aurkako lagunarteko partiduak jokatzera deitu dituzten 24 jokalarien artean dago; 13 zenbakidun dortsala eramango du bizkarrean.
Errusian jokatzekoa den Munduko futbol txapelketaren atarian jokatuko diren azkenengo bi konpromisoak izango dira lagunartekoak. Aste Santuan Espainiako futbol ligak egingo duen geldialdian jokatuko dira.
Lagunarteko partiduei dagokioenez, Alemania egungo Munduko txapeldunaren aurkako norgehiagoka gaur 20:45etik aurrera jokatuko dute Esprit Arena zelaian. Datorren martitzenean, berriz, Madrilgo Wanda Metropolitano zelaian jokatuko dute Hego Amerikarren aurkako norgehiagoka.