Gernika-Lumoko Astran lehiatu zen atzo gauean, Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finala. Onintza Enbeita, Julen Erezuma, Ander Elortegi, Julen Ibarguengoitia, Eneko Aldana eta Mikel Retolaza bertsolarien artean egon zen lehia. Txapela, baina, Onintza Enbeita muxikarrak jarri du aurten. Moises Enbeitak jarri zion irabazlean txapela.

Mikel Retolaza eta Onintza Enbeita oholtza gainean. Argazkia:Lilibertso
Honela geratu zen sailkapena:
- Onintza Enbeita. 294 puntu.
- Julen Erezuma. 283 puntu.
- Ander Elortegi. 179.5 puntu.
- Mikel Retolaza. 177 puntu.
- Julen Ibarguengoitia. 175.5 puntu
- Eneko Aldana. 171 puntu.
Astra jendez bete zen Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finalaz gozatzeko. Finala baino lehen, giroan sartzeko, bertsolariak trikipoteoan ibili ziren Gernika-Lumotik.