Micen kontzertua egongo da bihar gauean, Mutrikuko Gaztetxean
Miren Narbaiza Napoka Iria taldeko ahotsa eta musikaria zenak bere «lanik pertsonalena» ekarriko du Mutrikura. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Sarrerak bertan erosi ahalko dira, 3 euroanMice (Miren Narbaiza) bakarlariaren kontzertua egongo da bihar, 22...
Miren Narbaiza Napoka Iria taldeko ahotsa eta musikaria zenak bere «lanik pertsonalena» ekarriko du Mutrikura. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Sarrerak bertan erosi ahalko dira, 3 euroan
Mice (Miren Narbaiza) bakarlariaren kontzertua egongo da bihar, 22:30ean, Mutrikuko Gaztetxean. Sarrerak 3 euro balio ditu.Urte askoan hainbat proiektutan ibili eta gero, Narbaizak bakarkako ibilbideari ekin zion iaz. Eta Mice izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu berezik osatzen duten lehenengo lan hori; orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du bakarlari eibartarrak.
Diskoa ekoizterakoan, Narbaizak alboan eduki du Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumision City Blues) musikaria. Baleztenak konposizioen moldaketen arduraz gain, gitarrak, baxua eta teklatuak ere gehitu ditu grabazioan. Bateria Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra da, eta soinuaren arduraduna Iñigo Irazoki.
Napoka Iria taldean hasi zen Narbaiza musikaren munduan, Ander Mujikagaz batera. Taldeak bost lan argitaratu zituen. Ordutik, Narbaiza ez da geldirik egon.
Elkarlanak alboratu gabe, Mice izenpean bere barrurako bidaia egiteko garaia iritsi zaiola dio Narbaizak. Azken lan hori bere «lanik pertsonalena» izan dela dio.