Garik kontzertua eskainiko du bihar Lekeition, Euskal Eskola Publikoaren alde
Kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude, 10 euroan; leihatilan 12 euroan salduko dituzte. Kirmen Uribek egingo du sarrera, eta Gari Bikbanagaz batera igoko da agertokiraZapran gagoz Lekeitioko 27. Euskal Eskola Publikoaren jaiaren baitan, ...
Kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude, 10 euroan; leihatilan 12 euroan salduko dituzte. Kirmen Uribek egingo du sarrera, eta Gari Bikbanagaz batera igoko da agertokira
Zapran gagoz Lekeitioko 27. Euskal Eskola Publikoaren jaiaren baitan, Garik kontzertua eskainiko du bihar, 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak salgai daude Dra! dendan eta Eskolapeko farmazian, 10 euroan; leihatilan 12 euroan egongo dira salgai.Garigaz batera, Bikbanak eta Kirmen Uribe idazleak ere parte hartuko dute saioan; Uribek kontzertuaren sarrera egingo du. Antolatzaileek iragarri dutenez, «formatu ezberdineko saioa izango da».
Gari & Bikbana Yurena Nuñok (txeloa) eta Oier Aldekoak (teklatua, perkusioa eta ahotsa) osatzen dute. Besteak beste, Lekeitioko emanaldian 2016an kaleratutako Estutu laneko abestiak eskainiko dituzte. «Lan horretan gertukoa, intimoa denari eta gauza txikien handitasunari abesten die». Euskal pop-rockaren zuzenekorik hoberenetarikoa eskaintzen dutela diote.
Beste alde batetik, Euskal Eskola Publikoaren jaiaren baitan joan den asteko eguenean jokatutako Athleticeko eta Realeko neska gazteen partiduak jendetza batu zuela esan dute antolatzaileek: «1.000 herritar inguru batu ziren Larrotegi futbol zelaian».
Jende asko, giro polita eta animazioa izan ziren nagusi partidu osoan, eta txarangak ere jarri zion doinua ekitaldiari. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, partiduan berdintasunak irabazi zuen.
Bide horretatik, antolatzaileek herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkiete.